Dokumentuaren akzioak
Karmele Goñi etnografo eta euskaltzalea hil da
91 urte zituen.
1947tik 1957ra bitartean, Aranzadi elkarteko Etnografia eta Antropologia alorreko arduraduna izan zen, eta, 1955ean, Eusko Folklore urtekaria berriro argitaratzen hasi zen. Argitalpen hori Barandiaranek sortu zuen 1921ean, eta 1936an utzi zioten plazaratzeari.
1964az geroztik, Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egin zuenetik, Etniker-Gipuzkoa taldeko kide izan zen. Halaber, 1966an, parte hartu zuen Bilboko lehen ikastolaren sorreran.
Karmele Goñi, 2014ko irudi batean. Monika del Valle / Argazki Press
Dokumentuaren akzioak