Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Karlistada garaiko abenturak dantzatu dituzte 'Martin Zalakain' ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

Karlistada garaiko abenturak dantzatu dituzte 'Martin Zalakain' ikuskizunean

Juan Antonio Urbeltzek sortutako 'Martin Zalakain' dantza ikuskizuna antzeztu dute bart Oñatin, dantzaren bitartez. 2017an estreinatu zuten proiektu hau eta beste bi emanaldi baino ez dituzte egingo, Deban bata eta Donostian bestea, urrian biak.
Egilea
Oihana Elorza Gorostiza
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2022/09/18
Lotura
Goiena

Pio Barojak 1908an idatzitako Martin Zalacain el aventurero nobelari Juan Antonio Urbeltzek egindako interpretazioa ekarri dute bart Oñatira. Dantzaren eta musikaren bitartez antzeztu zituzten Martin Zalakainen eta Kattalin eta Karlos Ohandoren gorabeherak.

Azken emanaldia Donostiako Victoria Eugenian egingo dute urriaren 23an.

Dokumentuaren akzioak