Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kapelak egiten dituen dantzari bermeotarra

Dokumentuaren akzioak

Kapelak egiten dituen dantzari bermeotarra

Detaile bereziz hornitutako kapelak sortzen ditu Berangoko tailerrean.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Berango, Bermeo
Mota
Albistea
Data
2024/11/25
Lotura
Gaztezulo

Kapelak egiten dituen dantzari bermeotarra

Julen Atela bermeotarrak 36 urte ditu eta 19 urterekin hip hopa dantzatzen hasi zen. Bartzelonara joan zen bizitzera eta bertan irakasle lanetan aritu zen bertako dantza-eskoletan. Kapela jantzita dantzatzen zuen beti eta bere nortasunaren ikur bilakatu zen. Pandemia garaian, beste lanbide batzuetan gertatu bezala, geldialdiak izan ziren eta lagun baten aholkua jarraituz, kapelak egiten hasi zen. 

Pixkanaka-pixkanaka ikasten eta hobetzen aritu da eta bere zaletasuna lanbide ere bada orain. Berangon du tailerra eta Kuack Hats izeneko firma sortu du. Maitasun eta mimo handiz sortzen ditu kapelak, eta sorkuntza originalak eta bakarrak egiten ditu. Kapelen detaileei ere ematen die garrantzia, eta lumak, lore lehorrak, harridun zilarrak, sokak, erretako poxpoloak, bala zuloak edota gitarren puak ere erabiltzen ditu osagarri gisa.

Enkargu bidez egiten du lan, eta ofizio honi merezi duen lekua eta ikusgarritasuna eman dio. Zer diozu, zuk ere nahiko al zenuke halako kapela bat?

Dokumentuaren akzioak