Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kapela dantzak alaitu du goiza

Dokumentuaren akzioak

Kapela dantzak alaitu du goiza

Sustraiak dantza taldeak gidaturiko Kapela dantza egin dute Legazpin.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2025/05/10
Lotura
Goierriko Hitza

Legazpiko Santikutzak iritsi dira azken txanpara. Gaurko eguna eguraldi goibelarekin esnatu bada ere, Sustraiak dantza taldekoek ez dute hutsik egin eta Kapela dantzarekin alaitu dute goiza. Ohiko moduan, Mirandaola Egunaren bezperan egin dute.

Partaideek hamaiketakoa egin dute aurrena denek elkarrekin, eta eguerdia pasatxo zela hasi dira Legazpiko azokako aterpean Kapela dantza dantzatzen. 

Soka dantzaren bertsio jostagarria da kapela dantza, eta partaideek daramaten lastozko kapela da bere adierazle nagusia.

Ikusi argazkiak bideoa eta argazkiak:

 

Dokumentuaren akzioak