Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kantuetan dantzan, ikuskizun berezi eta bakarra Euskalduna jauregian urriaren 6an

Dokumentuaren akzioak

Kantuetan dantzan, ikuskizun berezi eta bakarra Euskalduna jauregian urriaren 6an

Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak sortu ditu Mungiako Amilotx dantza taldeak eta urriaren 6an oholtzaratuko dituzte Euskalduna jauregian.
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2018/07/02
Lotura
Naiz

Mungiako Amilotx dantza taldeak Kantuetan Dantzan ikuskizuna urriaren 6an Euskalduna jauregian aurkeztuko du.

Euskal Herriko musika eszenan izen handia duten musikari eta taldeak elkartuko ditu Euskalduna jauregiko oholtzan eta musika zuzenean eskainiko dut dantzariekin batera. Emanaldiak bi orduko iraupena izango du, denbora tarte horretan abesti ezagunak entzuteko eta prestatu dituzten abesti horien koreografiak ikusteko aukera izango da.

 Gaur goizean aurkeztu dute ikuskizuna Euskalduna jauregian, Iñaki Goirizelaia, Amilotx tantza Taldeko irakaslea eta ikuskizuneko koreografia gehienen egileak, eta ekitaldia babestu duten instituzioetako ordezkariak: Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako diputatua eta Ager Izagirre, Mungiako alkatea.

 «Kantuetan Dantzan-ekin batzen gaituen musika eta dantza oholtzan erakutsi nahi ditugu. 2005ean Lauaxetaren jaiotzaren 100. urteurrenerako ospakizunerako koreografia berriak sortu genituen; erronka handia izan zen guretzako, baina aldi berean, Euskal Dantzaren munduan ekarpen interesgarri bezain xumea egin genezakeela ohartu ginen. Horrela, kantu ezberdinak aukeratzen eta koreografiatzen hasi ginen. Ordutik hona ugari sortu ditugu, ezaugarri komun batekin: sustraiak eta gure ekarpenak uztartu ditugu. Tradizioa eta modernitatea nahastuz sorkuntzan urrats bat eman nahi izan dugu. Eta nork daki, Xabi Payak gure ikuskizun batean kantatu zuen bezala, gure gaurko dantza berriak etorkizuneko dantza tradizionalak izan daitezke», horrela laburbildu du Iñaki Goirizelaiak Kantuetan Dantzan ikuskizunaren atzean dagoen lanketa.

Kantuetan Dantzan ikuskizunean Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX eta Korrontzi izango dira. «Eta dagoeneko gurekin ez dauden, baina bere kantuekin hilezko bihurtu diren Mikel Laboa eta Xabier Lete», zehaztu du. Musika taldeak hautatzeko irizpideez galdetuta, «musika estilo ezberdinak uztartzeko» saiakera egin dutela nabarmendu dute, «Euskaldunara gerturatzea nahi dugun publikoa anitza izatea nahi dugulako».

Ekitaldia Xabier Payak gidatuko du, eta zenbait sorpresa izango direla iragarri dute. Kantuetan Dantzan ikuskizunerako sarrerak dagoeneko salgai daude Euskalduna jauregiko webgunean 18 eurotan.

Captura_de_pantalla_2018-07-02_a_las_14

Iñaki Goirizelaia, Amilotx Dantza taldetik, Lorea Bilbao, Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kulturako diputatua eta Ager Izagirre, Mungiako alkatea.

Dokumentuaren akzioak