Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kantauriko eta Mediterraneoko gonbidatuak datoz uztailaren 26an Durango Folk jaialdira

Dokumentuaren akzioak

Kantauriko eta Mediterraneoko gonbidatuak datoz uztailaren 26an Durango Folk jaialdira

Durangoko Kriskitin dantza taldearen eskutik, nazioarteko folklore emanaldia izango da uztailaren 26an, 22:00etan, Durangoko Andra Mariko elizpean. Mediterraneo eta Kantauri aldeko gonbidatuak dakartza Kriskitinek Durangora, Uda Kalean Bizi jaialdiaren barruan: Kataluniako Grup Mediterrània taldea eta Asturiasko El Piñote. Doakoa izango da uztailaren 26ko saio hori, eta antolatzaileek aulkiak ipiniko dituzte nahi duenak eserita goza dezan emanaldia.
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2014/07/23
Lotura
Anboto

Euskal Herriko, Kataluniako eta Asturiasko dantzak izango dira Kristina Mardarasek aurkeztuko duen jaialdi horretan gozagai. Kriskitineko antolatzaileek azpimarratu dutenez, folklorearekiko zaletasuna ez ezik, hizkuntzekiko ardura ere partekatzen dute jaialdiko hiru parte-hartzaileek: euskararen, katalanaren eta asturieraren erabiltzaile, zaintzaile eta bultzatzaile dira hiru taldeak.

Trukean dihardute Kriskitinek, Grup Mediterraniak eta El Piñotek: Kriskitineko dantzariek ekainean egin zieten Asturiasko Pola de Sierokoei bisita, eta haiek datoz oraingoan Durangora, euren kultura ezagutaraztera. Azaldu dutenez, datorren urtean Kataluniara joateko asmoa ere badaukate Kriskitineko durangarrek.

Esbart Sant Cugat taldetik 1995ean sorturiko taldea da Grup Mediterrània. Salvador Mello koreografoaren dantzak berreskuratzeko, eta Herrialde Katalanetako dantzak ezagutarazteko helburuz sortu zuten taldea Sant Cugat del Vallés herrian. Jantzi tradizionalak eta koreografiak berreskuratzeko lanean dihardute ordutik hona. Gainera, musika garaikidea eta koreografia berritzaileak tradizioagaz uztartzen dituzte.

1978an sorturiko taldea da, aldiz, Pola de Siero herri asturiarreko El Piñote. 14 eta 50 urte arteko musikariek eta dantzariek osatzen dute taldea, eta umeen taldeak ere badauzkate. Mila emanaldi baino gehiago eskaini dituzte taldea sortu zutenetik.
Hamabost urtez

1999. urtean ekin zion Kriskitin taldeak Durangoko lehenengo folk jaialdia antolatzeari. Galeusca izena eman zioten lehenengo urteetan folklore jaialdiari. Harrezkero, hamalau urteotan folklore emanaldi bina ekarri izan dituzte urtean Durangora. Azken urteotan, beste askoren artean, Galizia, Gaztela, Menorca, Andaluzia, Aragoi, Txina, Kuba eta Kroaziako dantzak izan dira ikusgai.

Grup Mediterrània (Sant Cugat del Vallés).

Dokumentuaren akzioak