Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kanpotik jinik gaiari jarraiki "Ederlezi pastorala" estreinatuko du Xiru festibalak

Dokumentuaren akzioak

Kanpotik jinik gaiari jarraiki "Ederlezi pastorala" estreinatuko du Xiru festibalak

"Kanpotik jinik" gaia aukeratu dute Gotainen igandera bitarte ospatuko den Xiru festibaleko antolatzaileek. Urteroko ohiturari jarraiki gai orokor horren inguruan arte adierazpen anitzak bilduko dira, ikuspegi oso ezberdinak eskeiniz. Aurtengo izarra "Ederlezi pastorala" izanen da. Xiberoako artista ezberdinen artean sortu duten pastoral "alternatiboa" martxoaren 24ean, igandearekin, eskeiniko da Gotaineko plazan. Urtero legez eskultura bat emanen dute Uturzabalan, eta aurten zendu berri den Kely burkinarraren obra ematearekin batera artista ere omenduko dute.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2013/03/22
Lotura
Kazeta.info

"Mundu zabaletik jin eta egon zaiku jente Euskal Herri ttipi eta Xibero ttipiago hontan. Zertako eta zertara jin ziren haatik, zer utzi duen, hau ez dakigu hain ontsa. Bena gure artean bizitu eta bizi dira, guregana hel eta zerbait ekarriz, gurekin nahasiz, nahi ala ez, eta behar ere!" azaldu du Mixel Etxekopar festibaleko antolatzaileak aurtengo gaiaren inguruan.

Horri loturik den programa horrela laburbiltzen du Mixel "Etxeko-purek": "Xiru hotan aipatu nahi dutugu, haier hitza eman ere, filmaz, pastoralaz, dantzaz, kantorez, eskulturaz... Burkinatar, alsaziar eta gu xiberotar "pur-purrak".

Programa anitz horretan xiberotar "purrak" ere kanpokoek ekarri dutenari buruz mintzo dira, eta bereziki tzigano edo buhamiek gure gizarteari ekarritakoaz mintzatuko dira "Ederlezi pastoralean". Izenak ere kulturen mestizaia adierazten du; "Ederlezi" hitzak "eder" hitzetik euskararekin lotura egiten badu ere, Europa erdi eta ekialdean buhameek udaberrian ospatzen duten festa handi baten izena hartzen du.

"Bohemiens" liburuko idazlea den Nicoles Lougarot izanen da pastoraleko errejenta, eta berak egin aukera estetikoak dira pastoralaren tradizioari berritasuna ekarriko dioten elementuetako batzuk. Antzerki tradizionalaren erritmoa eta egitura segituz 14 gaztek antzeztuko dute formato txikiko pastoral hau. Gotaineko plaza izanen da kokagunea eta egun guztian zehar antolatuak kantaldiak eta bazkaria ere bertan eginen dira.

Eskultura burkinarra
Jaialdiaren baitan urtero eskultura berri bat ematen dute jaialdiko antolatzaileek errekaren ondoan. Aurten larunbatarekin Uturzabala ibilbidean Burkina Fasoko Kely artistaren lan bat emanen dute. Joanes Etxegarai elkarteak eskeinitako eskultura da.

Urtearen hastapenean zendu den eskultorearen obra ematearekin batera omenaldi bat ere eskeiniko diote. Horretarako Chrysogone Diangouaya dantzari kongoarrak Julen Achiary musikariaren erritmoa segituko du. "Artista joan zauku baina bere obra gurekin geldituko da" baieztatu du antolatzaileak.


Chrysogone. Argazkia Christian Taillemite

Dokumentuaren akzioak