Bihar ere, 09:00etan hasita, Oñatz dantza taldeko kideen dantzak eskainiko dituzte herriko plazan. Ondoren, kalez-kale ibiliko dira txistulariek lagunduta.
Domekan, Corpus Egunean, festak ez du etenik izango. Goizean, txistularien goiz-eresiarekin esnatuko da eguna eta ilunkaran bukatuko da Musik Bandaren dantzaldiarekin. Bien bitartean, meza nagusia, prozesioa eta dantzak izango dira protagonista.
Hemen duzue asteburuko egitaraua ikusgai.