Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kamba danborren burrunbaren sakona

Dokumentuaren akzioak

Kamba danborren burrunbaren sakona

Afrikako folklorea. Kenyako hondartza amaigabeak eta Kinnyagako tontor elurtuak iradokitzen ditu Algap Kenya taldeak emanaldietan

Egilea
Irune Berro
Komunikabidea
Berria
Tokia
Portugalete
Mota
Albistea
Data
2003/07/27

Nairobin sortu zen konpainia, 90eko hamarkadan. Goi mailako musikariek, dantzariek eta kantariek osatzen dute egun taldea. Kenyako usadio, errito eta sineskerak interpretatzeaz gain, bertako parajeak gogoan hartzen ditu taldeak: hondar zuridun hondartza amaigabeak, Kinnyaga mendiko tontor elurtuak, Sabanan barrena dabiltzan antilopeak... «Gure dantzek duten indarraz baliatzen gara Kenyako giroa sortzeko, ikus-entzuleari herrialdeko txoko eta bazter esanguratsuak iradokitzeko», dio taldeko musikari David Icabashiak. «Horretan asko laguntzen dute musika tresnek: kamba danborren hotsak Mendebaldeko Kenya sentiarazten du; mbumbumbu instrumentuaren doinuek, ostera, Kenyako kostaldeko lasaitasuna».



Orotara, berrogeita bi tribu daude Kenyan, eta guztien dantzak menderatzen ditu Algap Kenyak. Urutu, Borana, Kikuyun, Boganda... etnien dantzak.



Etnien bizimoduaren isla



«Etnia bakoitzak bere jantziak ditu: ganaduak garrantzi handia duen eskualdeetan, larruz eginiko trajeak janzten dituzte. Kostaldeko tribuek, ostera, gorputzeko atal batzuk besterik ez dituzte estaltzen», dio Orwaro Boniface dantzariak.



Lau musikari eta hogei dantazri ariko dira, eta zer eskainiko duten Olaztin erabakiko dute, «han sentitutakoak eraginda».



Algap Kenya musika eta dantza talde profesionala eta ofiziala da. Kenyako Gobernuko Kultura Ministerioaren diru laguntza jasotzen du. «Agintariek folklorea arte lez sustatzeko ahalegina egiten dute, Gobernuak berak ere bertoko kultura mantentzeko eta zabaltzeko interesa du eta», dio Icabashiak. Kenyan arras ezaguna da, eta nazioartean ere egina du bere lekua Algap Kenyak. Folklore jaialdietan, Europako herrialde askotan maiz egona dugu: Frantzian, Alemanian, Italian, Erresuma Batuan...



Kenyako dantzarien emanaldiaren ondoren, errito dantzak taularatuko ditu bihar Yakutiako eskimalen Sandal Foklore Konpainiak.

Dokumentuaren akzioak