Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaleko arteen zirkuitua egingo dute Bilbon datorren astetik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Kaleko arteen zirkuitua egingo dute Bilbon datorren astetik aurrera

Eszena Kalera zirkuituak zirkua, clowna, dantza, magia, musika eta kale antzerkia bilduko ditu. Irailera bitartean, 63 ekitaldi egingo dituzte
Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/05/24
Lotura
Berria

Tokiko 22 konpainia eta artistak 63 kultur proposamen taularatuko dituzte, hilaren 26an hasi eta irailaren 25era bitartean, Bilbon, Eszena Kalera kaleko arteen zirkuituaren barruan. Zirku, clown, dantza, magia, musika eta kale-antzerki ikuskizunak bilduko ditu egitasmoak, eta saio guztiak euskaraz, ele biz edo testurik gabe egingo dira.

Honakoek parte hartuko dute zirkuituan: Aukeran dantza konpainia, Barre Cia, Deabrukeriak, Dikothomia Cia., Eidabe, Eriz Magoa, Ganso & Cia, Haatik Dantza, Hortzmuga Teatroa, Imaginaciones Nai, Intujai Teatro, Bea Larrañaga, Jour De Fete Cie., Magia En Zapatillas, Maite Guevara, Malas Compañias zirku taldea, Oihulari Klown, Panpotx kultur elkartea, Larrua proiektua + Eva Guerrero, Rojo Telon, Sinverguenzas Expresate, Xilipurdi Antzerkia, eta Zirko Txosko. 

Lehen egunean, hilaren 26an, Dikothomia konpainiak ['e.go] ikuskizuna eramango du Santutxuko Karmelo plazara, eta Ganso & Cia taldeak, Mambo Bingo izeneko saioa Castaños auzora. Antolatzaileek azaldu dute ['e.go] «publikoa esperientzia iragankor bat partekatzera» gonbidatzen duen zirku ikuskizuna dela, eta Mambo Bingo lana, berriz, bingo joko klasikoaren umorezko bertsio bat, zeinetan inprobisazioa, gag-ak eta arrakasta musikalak uztartzen dituzten. Bi saioak 19:00etan izango dira.

Bilboko Udalak nabarmendu du hurbileko kultura sareari ematen dion babesa «indartu» egiten duela halako ekinaldien bidez, baita lanak erakusteko guneak eskaini ere. Saio guztiak doan izango direla gaineratu du.

Dokumentuaren akzioak