Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kalejira egingo dute Udaberrik eta Ball de Bastonsek larunbat goizean

Dokumentuaren akzioak

Kalejira egingo dute Udaberrik eta Ball de Bastonsek larunbat goizean

Egilea
Udaberri dantza taldea
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2025/03/19
Lotura
Ataria

Udaberri eta Ball de Bastons dantza-taldeek kalejira egingo dute larunbat goizean, Tolosako kaleetan zehar.

2017an sortu zuten dantza-taldea Sant Climent de Llobregat udalerrian, Bartzelonako probintzian. Bastoi-dantzak dantzatzen dituzte, Garrafeko (Sitges) dantza tradizionalak. Horien jatorria adierazten duten teoriak askotarikoak dira: esaten da nekazaritza errituetan oinarritzen direla, baita ezpata-dantzaren bilakaera direla ere. Hasieran gizonezkoek bakarrik dantzatzen bazuten ere, 1960ko hamarkadaz geroztik, gero eta emakume gehiago ikus daiteke dantza horietan.

Kataluniako dantzez gain Euskal Herrikoak ere ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Udaberrik Arantzako dantzak eskainiko baititu, lehenengoz.

Guztira ia berrogeita hamar dantzari eta musikari ibiliko dira, 11:30ean Plaza Zaharrean hasiko den kalejiran. Gero, beste zenbait plazetan egingo dituzte dantzak: Trianguloan, Plaza Berrian eta Lopez Mendizabal plazan.

Gonbidatuta zaudete Arantzako dantzak eta Ball de Bastonsak ikustera!

Dokumentuaren akzioak