Dokumentuaren akzioak
Kalegoen plazan egin dute aurtengo Errosarioko Amaren ezpata-dantza
Eguraldi heze eta euritsua egin arren, plazara atera ahal izan dute Errosarioko Amaren ezpata-dantza, ohitura berreskuratu zutenetik hamabigarrengoz.
Ohikoa baino ezpata dantza laburragoa iragarri zuten Haritz Euskal Dantzari Taldekoek gaurko, pandemiadela-eta San Bartolome, Kalebarren eta Errosarion barrena egin ohi duten prozesiorik gabe egitea erabaki baitzuten. Eta, gaurko eguraldiarekin are laburragoa izateko zorian ere izan da, elizako arkueetan egin edo Kalegoen plazara irten zalantzan egon baitira. Azkenean, plazan dantzatu dute, euritan izan bada ere.
Lehenik, taldeko ezpata-txikiek dantzatuko dute eliza barruan, meza amaieran. Eta aurten ezpata luzeek ere dantzatu dute estreinakoz eliza barruan.
Haritz dantza taldekoek eta Elgoibarko Udal Txistulari taldekoen saioaren amaieran, Haritzeko dantzaria izan zen Abel Iriondo omendu dute.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2021eko Errosarioko Amaren ezpata-dantza
∞Lotura duten albisteak:
- Koldo Lizarralderen omenez dantzatu zuten Errosario Kaleko Amaren Eztapa-dantza (2019-10-08)
- Ezpata dantza elizako arkupeetan egin dute euriagatik (2018-10-07)
- Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean (2018-10-04)
- Ezpatek batuta aritu dira dantzan Errosariko Amaren Egunean (2017-10-07)
- Aurten ez da Errosario kalean jairik egingo (2016-10-05)
- Elgoibarko tradizioan errotzeko asmoz birsortu dute ezpatadantza (2009-10-14)
Dokumentuaren akzioak