Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kalealdiak kale antzerkiko 65 emanaldi eskainiko ditu uztailaren 2tik 7ra, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Kalealdiak kale antzerkiko 65 emanaldi eskainiko ditu uztailaren 2tik 7ra, Bilbon

Jaialdiaren hemeretzigarren edizioan ere, Areatza, Plaza Barria, Arriagako plaza eta Casilda Iturrizar parkea izango dira agertokiak.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2018/06/21
Lotura
Eitb

Kalealdia Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak hemeretzigarren edizioa egingo du uztailaren 2tik 7ra bitartean, "kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin". Jaialdiak 65 emanaldi izango ditu, haietako asko aire zabaleko agertoki handi gisa finkatzen ari den Casilda Iturrizar parkean.

Antolatzaileek aurkezpenean azaldu dutenez, Kalealdian 26 konpainiak hartuko dute parte: sei Euskal Herrikoak, hiru Espainiakoak, hiru Kataluniakoak eta Frantzia, Erresuma Batua, Italia edota Belgikakoak. Ohikoa denez, Areatzako, Plaza Barriko eta Arriaga plazako agertokian izango dira, baita Casilda Iturrizar parkean ere. Aurten zirkuko bi karpa instalatuko dira parke horretan, baita beste lau agertoki ere. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioa Euskal Museoko kristalezko atari berrian irekiko da, uztailaren 2an.

Bertan parte hartuko duten taldeen artean hauek daude: Aller-Retour Cie, Le Chapito de Nouvelle-Calédonie, Barada Street, Zirkus Morsa, The Primitives, Maduixa Cía, Créature Cie, Moveo, Amer i Africa eta Los Galindos. Euskal ordezkaritzari dagokionez, Mystériouses Coiffures, Amaia Elizaran, Ganso & Cía, Ertza, Hika Teatroa, Oinkari Dantza Taldea eta Zo-Zongó!! ariko dira.

Mystériouses Coiffures izango da euskal ordezkarietako bat

Mystériouses Coiffures izango da euskal ordezkarietako bat

Dokumentuaren akzioak