Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaleak dantzan Folk Lore jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Kaleak dantzan Folk Lore jaialdian

Egilea
I. Astiz
Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2009/04/02

Hamahiru urte pasa dira Amaiur dantza taldeak lehen Folk Lore jaialdia antolatu zuenetik. Lagunek lagunentzako antolaturiko festa izan da beti, dantzariek dantzariekin atonduriko jaia, baina baita jendeari begirako jaialdia ere. Horregatik, hainbat dantza talde gonbidatu dituzte Amaiurrekoek, asteburu honetan Iruñeko, Uharteko eta Irurtzungo kaleak dantzaz bete ditzaten.

Zuraideko (Lapurdi) Alaiki taldea, Herrialde Katalanetako Colla Bastonera de Sants taldea eta Irlandako Kennedy Irish Dance taldeak dira jaialdira gonbidaturiko batzuk. Larunbatean Iruñeko kaleetan eta igandean Uharten izango dira dantzarion erakustaldiak, baina ostiralean ere izango da emanaldi bat.

Munduko irlandar dantza txapelduna da Kennedy Irish Dance taldea, eta Euskal Herrira datozen lehen aldia dutela baliatuz, emanaldi berezia prestatu dute antolatzaileek Irurtzunen. 20:00etan izango da ikuskizuna, Irurtzungo kultur etxean.

Bi egun bete ikuskizun

Larunbatean 20:00etan izango da dantza taldeen ikuskizun nagusia, Iruñeko Burgoen plazan, baina goizetik izango da zer egina Iruñeko kaleetan. 11:30ean dantza talde txikiak izango dira protagonista San Frantzisko plazan eta Gazteluko plazan. Bazkaria izango da 14:00etan, eta herri kiroletako erakustaldia ondoren, Burgoen plazan. Dantzaldia 18:00etan, kalejira ondoren, eta 20:00etan Burgoen plazara helduko dira.

Igandean Uhartera joko dute dantzariek. 11:00etan Kennedy Irish Dance taldeko dantzariak ariko dira, San Joan plazan. 12:00etan kalejira izango da, eta 13:00etan amaierako ekitaldia.

FOLK LORE DANTZA JAIALDIA

Non. Ostiralean Irurtzunen (Nafarroa), larunbatean Iruñean, igandean Uharten (Nafarroa).

Dokumentuaren akzioak