Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaleak artez beteko dira

Dokumentuaren akzioak

Kaleak artez beteko dira

Ikuskizun ugari asteburuan "Kaldearten", Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldian

Komunikabidea
Deia-Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2009/06/17

Andre Maria Zuriaren plaza, Aihotz plaza, Foru plaza edota Postetxe plaza izango dira, besteak beste, ikuskizunen eszenatoki nagusiak. Atzotik musika, antzerkia eta umorea nagusi dira Gasteizko kaleetan. Konpainia bakoitzak bere azken obra ekarriko du erakustaldira. Edizio honetan zirkuak protagonismo handia izango du. Hala, El negro y el flaco taldeak Circomotik zirku tailerra eskainiko du ordu ezberdinetan gaur eta bihar. Bertan, zirkuan erabiltzen diren teknikak edota malabareak nola erabili azalduko dute jendaurrean.

Mumusic circus taldeak, berriz, Merci bien ikuskizunarekin egungo zirkuan zentratuko da. Ildo horretan, akrobatek erabiltzen dituzte trikimailuak azalduko dituzte. Horrez gain, egun osoan zenbait emanaldi egongo dira zirkuarekin lotuak. Bestalde, dantza ardatz duen lana ere ikusgai egongo da asteburuan.LMNO konpainiak Rouge Carmin lanarekin, zortzi dantzari jarriko ditu taula gainean. Emakumearen askatasuna aldarrikatuko dute emanaldian zehar. Karmen mitoa ardatz hartuta, umorea eta drama uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko dute.

Kaldearte egitasmoko beste emanaldi esanguratsua 1 Watt taldearen The Wall lana izango da. Obraren helburua horma bat eraikitzea da, baina horretarako, lau zatitan eskainiko da ikuskizuna. Hiru gizonek lana gogor egingo dute horma eraikitzeko, baina prozesu horretan, istorio ugari biziko dituzte. Misterioa ere izango du emanaldiak, izan ere, lau zatitan eskaintzen da emanaldia. Munduko txoko ezberdinetako artea ikusgai egongo da asteburuan Gasteizen. Aurreko edizioetan bezala, jende andana bilduko da hiriko kaleetan. Artea kalean sortzen baita askotan.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak