Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kale ikuskizunak antolatu ditu dFeriak, bere 25. urteurrenean

Dokumentuaren akzioak

Kale ikuskizunak antolatu ditu dFeriak, bere 25. urteurrenean

25 urte bete ditu aurten dFeriak, eta, horregatik, bederatzi kale ikuskizun antolatu dituzte, denak doakoak. Ikuskizun guztiak dFeriaren aurreko larunbatean, martxoaren 9an, egingo dituzte, bost espaziotan banatuta: Alderdi Eder, Bulebarreko kioskoa, Konstituzio plaza, Bulebar-Bretxa eta Bretxako merkatua.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2019/02/27
Lotura
Irutxuloko Hitza

dferia

Argazkia: dFeria.

Hainbat ikuskizun mota antolatu dituzte dFeriaren mende laurdena ospatzeko, hala nola, umorea, barra-dantza, akrobaziak eta zirkua. Segidan, kale ikuskizunen egitarau osoa:

  • Meeting Point: Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna, Alderdi Ederren. 16:30 + 19:00 (15 minutu).
  • Yo-Yo: Naoto Okada munduko yo-yo txapeldunaren emanaldia, Konstituzio plazan. 16:55 + 19:25 (15 minutu).
  • Topa: Kukai dantza taldearen emanaldia, Konstituzio plazan. 17:10 + 19:40 (15 minutu).
  • Men in coats: Antzerki ikuskizuna, Konstituzio plazan. 17:25 + 19:55 (15 minutu).
  • Todo encaja: Diziplina anitzeko emanaldia, Bretxako merkatuan. 17:50 + 20:20 (40 minutu).
  • Street Pole Dance, Fire and Pole: Meriko taldearen barra-dantza ikuskizuna, Bretxa-Bulebarren. 18:35 + 21:05.
  • Begiradak: Sara Alvarez eta Ortzi Acostaren diziplina anitzeko emanaldia, Bretxa-Bulebarren. 18:50 + 21:20.
  • Evolucion: CYR SIUX taldeko Cristian Ortizen zirku ikuskizuna, Bretxa-Bulebarren. 19:10 + 21:40.
  • Les Amants Flammes: Attrap’Lune taldearen dantza, zirku eta su emanaldia, Bulebarreko kioskoan. 22:00etan (15 minutu).

Dokumentuaren akzioak