Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kale Giroan zikloa, ostegunean hasita

Dokumentuaren akzioak

Kale Giroan zikloa, ostegunean hasita

Ostegun honetan lehen saioa, eta datorren uztailaren bi dantza emanaldi gehiago kalean. Irailean jarraipena izango du zikloak.
Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2019/07/11
Lotura
Aiurri
©Goiena

 

KALE GORRIAN
Uztailak 11, osteguna. 19:00. Eskola kalea. 50 minutu. Antzerkia.  

 

Etxegabetzeen arazo sozial larria antzerkira eraman du Barsanti konpainiak. "Marino eta Begoña adineko bikotea etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta gaur, eskondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia bere balkoiaren azpian dago, gunea inguratu dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egera horren lekuko izan, eta, beharbada kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?".

 

EL FIN DE LAS COSAS
Uztailak 20, larunbata. 19:00. Goikoplaza. 22 minutu. Dantza.  

Eva Guerreroren konpainiaren eskutik, dantza garaikidea kalean. Bizitzan hartzen ditugun erabakiez eta horiek gure aldamenekoengan duten eraginaz hausnarketa, artearen bitartez. Saioan zehar, honako gaiak landuko dituzte: ekitea, erreakzionatzea, ez ekitea, gogogabetasuna, ahultasunak, erritmoa galtzea, aukerak, amore ematea, ezartzea, gure baitan pila-tzen ditugun sentimenduak, gertatzea nahiko genukeena eta benetan gerta-tzen dena".

 

LAU EME
Uztailak 20, larunbata. 20:00. Goikoplaza. 20 minutu. Dantza.  

 

Haatik konpainiaren eskutik, emakumeak garai ezberdinetan gizartean jokatu duen paperari buruzko dantza ikuskizuna da. 

Konpainiak urteetan zehar emakumeen ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka agertu nahi izan du. Itxuraz libre eta independientea…, baina oraindik euren jokabideengatik uneoro epaitzen duen gizarte batean.

Uztaileko saioen ondoren, Kale giroan zikloak jarraipena izango du irailaren 14an eta 21ean, "Chef Nature" eta "Emportats" ikuskizunekin.

Dokumentuaren akzioak