Dokumentuaren akzioak
Kale-dantza eguna antolatu dute martxoak 24rako
Egun hortako egitaraua goizeko hamarretan hasiko da,
txistularien kalejirarekin. Mesedeetako Amaren egoitzaraino joango dira.
Hamaika t'erdietan buruhandiak aterako dira eta orduerdi beranduago,
salda ta txorizoa dastatzeko aukera egongo da Plaza Berrian. Baita
eguerdian ere, dantzari eta txistulariek kaledantza egingo dute.
Arratsaldeko hiruretan bazkari-omenaldia ospatuko dute Allegro elkartean
eta sei t'erdietan dantza poteoak emango dio amaiera kale-dantza
eguneko egitarauari.
Urrats dantza taldeko kideak ibiliko dira dantzan eta
herriko 50 txistulari inguruk hartuko dute parte. Antolatzaileek
diotenez, azken urteetan txistuak egun konkretuetan soilik ateratzen
dira kalera eta egitasmo honekin zaletasuna sustatzea nahi dute haur eta
gazteen artean.
Kale-dantza egunean herritar guztiak daude parte hartzera deituta.
Dokumentuaren akzioak