Dokumentuaren akzioak
Kaldereroak eta Iñude eta Artzainak izango dira datorren astean Alde Zaharrean
Larunbat gauean irtengo da konpartsa tradizionala eta igande goizean Kresalakoen txanda izango da
Hasteko, larunbatean (otsailak 5) Kaldereroen konpartsak zeharkatuko ditu Alde Zaharreko kaleak. Urtero bezala, konpartsa tradizional honek gauean egingo du bere ibilbidea, eta guztia prest izateko entseguak ere izango dituzte datorren astean zehar.
Desfilea 21.45ean abiatuko da eta Raimundo Sarrieguik 1884. urtean idatzitako soinuak joko dituzte. Izan ere, urte hartatik ohikoa da Kaldereroen festa eguna Donostian.
Bestalde, hurrengo egunean (igandean, otsailak 6) Iñude eta Artzainen eguna ere biziko dute Alde Zaharreko kaleetan. Kresala dantza taldearen eskutik, musika eta dantza izango dira protagonistak igande goizean, eta baita umeak ere. Guztira, 30 bat bikote irtengo dira (iñude eta artzainez jantzita) eta 60 bat danborjole ere bai.
Dokumentuaren akzioak