Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaldereroak ere inauterietako asteburuan etorriko dira aurten Berara

Dokumentuaren akzioak

Kaldereroak ere inauterietako asteburuan etorriko dira aurten Berara

Asteazkeneko kontzertuarekin eta Ortzegun Gizenarekin hasiko da mozorro besta

Normalean astebete lehenago agertzen dira kaldereroak Berara, inauteriak iragartzera, baina aurtengoan inude eta artzainen asteburu berean etorriko dira, larunbatarekin. Aitzinetik, asteazkenean inauterietako kontzertua eskainiko dute Musika eskolako ikasleek Kultur Etxean eta Ortzegun Gizeneko ospakizunak ere eginen dituzte ttikienek.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Bera
Mota
Albistea
Data
2015/02/10
Lotura
Ttipi-ttapa

Inauterietako entsaioak

Aurten kaldereroak eta Inude eta Artzaiak asteburu berean suertatzen dira. Modu egokian dantzatzeko entsaioak ere eginen dituzte, urtero bezala. Honela, otsailaren 12an, ortzegunean 19:30ean kaldereroen entsaioa eginen dute Musika Eskolan. Inude eta artzaien entsaioak, berriz hilaren 11n eta 13an (asteazken eta ortzirala) eginen dituzte 20:00etan Eztegara pilotalekuan. Bazkarirako txartelak ere entsaio egunetan banatuko dituzte.

Otsailak 11, asteazkena

18:00etan Musika Eskolaren Inauterietako kontzertua kultur Etxean.

Otsailak 12, ortzeguna

15:45ean Ortzegun gizen. Suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura.

16:30ean A ze nolako banda parranda haurrendako antzerkia Eztegara pilotalekuan.

Otsailak 14, larunbata

19:00etan abiatuko dira kaldereroak ­Illekuetatik Herriko etxeko plazara eta ordu erdi lehenago prest egon beharko da. Ibilbidea: Illekueta-Altzate-Zahar ­etxea-Eztegara-Bidasoa karrika-Herriko etxea izanen da. Euria eginen balu, ekitaldia Eztegara pilotalekuan eginen litzateke.

Otsailak 15, igandea

10:00etatik aitzinera herrian barna, Eztegara pilotalekutik hasita Inude eta Artzaiak. 18:00 Eztegara pilotalekutik Altzatera Inude eta Artzaiak.

Otsailak 16, astelehena

Goizean zingar-arraultzea 19:00-20:00 Afrika Lion taldearen emanaldia ­Altzateko karrikan.

Asteazkenean eta ortziralean eginen dituzte iñude eta artzaien entsaioak eta orduan banatuko dituzte bazkarirako txartelak.

Asteazkenean eta ortziralean eginen dituzte iñude eta artzaien entsaioak eta orduan banatuko dituzte bazkarirako txartelak. Argazkia: Artxiboko argazkia


Dokumentuaren akzioak