Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaldeartek dozenaka ikuskizun eramango ditu Gasteizko kaleetara

Dokumentuaren akzioak

Kaldeartek dozenaka ikuskizun eramango ditu Gasteizko kaleetara

Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2022/06/08
Lotura
Alea
Yllana konpainia madrildar entzutetsuaren 'Glubs' ikuskizuna. / Argazkia: YLLANA.com

Ostiraletik igandera, Gasteizek betiko distirarekin berreskuratuko du Kaldearte. 30 konpainiaren 56 ikuskizun izango dira kaleetan: tartean, Manolo Alcantara (Zirkuko Sari Nazionala), Yllana konpainiaren kaleko lehen ikuskizuna (Glubs) eta Nicole et Martin zirku suitzarra.

Badator Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren XVI. edizioa, 2020an bertan behera gelditu eta 2021ean Covid-19ari aurre egiteko neurrietara egokitu behar izan ostean. "Betiko Kaldearteren ahalik eta antzekoena izango den edizioa da", ospatu du Gasteizko alkateorde Maider Etxebarriak. "Horretarako, hiriguneko kale eta plazak berriro ere betetzeko eta kaleko arteez haien ingurune naturalean gozatu ahal izateko egitarau bikaina diseinatu dugu".

Ekainaren 10ean, 11n eta 12an, Espainiako Estatuko zein nazioarteko 30 konpainia izango dira Arabako hiriburuan —hiru gasteiztarrak eta sei Euskal Herrikoak—, askotariko 56 ikuskizun eskaintzeko. Horietako hiru estatu mailako estreinaldiak dira, beste bat mundu osokoa, eta beste bost Kaldeartek berak ekoitzi ditu.

Gainera, aurten, ostiral arratsaldeko eta larunbat goizeko programazioa handitu egin dute, eta horretarako Santa Barbara plaza edo Floridako ibilbidea baliatuko dituzte, besteak beste.

Hiru eguneko erakustaldia

Ostiralean, hilaren 10ean, inaugurazio ikuskizuna eskainiko dute Hortzmuga Teatroa eta Deabru Beltzak —Synfeuny ikuskizunarekin, Max Saria kaleko ikuskizunik onenari— euskal konpainiek , 22:00etan. Senta lanaren estreinaldi absolutua egingo dute, Herbereheretar alderraia kondairan oinarritutako eta rock opera pirotekniarekin bateratzen duen lan ibiltaria.

Ondoren, "denetik eta denentzat" izango da egitarauan: antzerkia, dantza, zirkua, magia, poesia, performanceak, clown, umorea... Besteak beste, 2021eko Zirkuko Sari Nazionala eskuratu duen Manolo Alcantara, Yllana konpaina entzutetsuaren kaleko lehen ikuskizuna (Glubs) eta Nicole et Martin zirkua, 22 urtez kontakizunak, zirku saio ikusgarriak, gorputz adierazpena, dantza eta musika samurra uztartu dituen konpainia independente suitzarra.

Dokumentuaren akzioak