Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaldearte jaialdirako gonbidapenak asteartetik aurrera eskuratu ahal izango dira

Dokumentuaren akzioak

Kaldearte jaialdirako gonbidapenak asteartetik aurrera eskuratu ahal izango dira

Ekainaren 11tik 13ra bitartean, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia Gasteizera itzuliko da, eta 33 konpainiaren 63 ikuskizun eskainiko ditu. Gonbidapenak asteartetik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2021/06/06
Lotura
Alea
Bivouac konpainia frantsesaren 'Perceptions' ikuskizunak irekiko du jaialdia. / IAN GRANDJEAN

Pandemiak eragindako egoera hobetzen doan heinean, kulturak eta arte eszenikoek berpizten jarraitzen dute. Testuinguru horretan, ekainaren 11tik 13ra bitartean ospatuko da Kaldearte, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia. 2020rako aurreikusitako konpainia batzuk berreskuratzeaz gain, hamar ikuskizun berri gehitu ditu XV. edizioak.

33 konpainiaren 63 ikuskizun aurkeztuko dira. Sei ikuskizun Espainia mailako estreinaldiak izango dira; eta horietako bi nazioarteko erabateko estreinaldiak dira. Gainera, zenbait ikuskizun Kaldearteren laguntzarekin ekoitzi dira. Nazioarteko bost konpainiez gain, Gasteizko lau eta Euskal Herriko beste probintzietako bederatzi izango dira. Beste hamabostak Espainiako estatutik iritsiko dira.

Ekainaren 8ko 9:30etik aurrera erreserbatu ahal izango dira Kaldearteko ikuskizunetarako gonbidapenak, Entradium plataformaren bitartez, Udalaren webgunean, edo 945 16 16 18 telefono zenbakian, 9:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera. Pertsona bakoitzak ikuskizun bakoitzerako bi gonbidapen erreserbatu ahalko ditu gehienez; halaber, telefono dei bakoitzeko gehienez ere lau ikuskizunetarako gonbidapenak erreserbatu ahal izango dira.

'Perceptions'

Bivouac konpainia frantsesaren eskutik, Perceptions ikuskizunak emango dio hasiera ofiziala programazioari, ekainaren 11n 21:00etan Iparraldeko parkean. Zirku garaikideko pieza horretan, publikoak irudimen kuantikoaren bihotzera bidaiatuko du aireko dantzaren, makila txinatarren, akrobazien, pianoaren eta zuzeneko musikaren bitartez.

Programazio oparoa

Ekainaren 11ko 18:00etatik aurrera, inaugurazio ikuskizunaren ostean eta asteburu osoan zehar, pertsona eta gustu guztientzako programazio zabala izango da:

  • Zirkua: Circ Bover, Maite Guevara, Xampatito Pato, Dikothomia, UpArte, Mortelo & Manzani, Circo Eia, Murmuyo, Leandre Ribera eta Bucraa Circus taldeen eskutik.
  • Dantza: Kukai Dantza, Tio Teronen Semeak, Isabel Vazquez, Titoyaya Dansa, Proyecto Larrua, Paloma Hurtado, Iron Skulls y Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioaren ikuskizunekin.
  • Antzerkia: Hika Teatroa, Cristina Sole, Escandall Teatral, Trapu Zaharra, La Industrial Teatrera, Zurrunka Teatro eta Markeline konpainiekin.
  • Musika: Señor Stets orkestra-gizona eta De Vacas laukotearen eskutik.
  • Diziplinarteko ikuskizunak: Dela Praká, Berdinki eta Arriera konpainien eta Naoto Okada munduko yo-yo txapeldunaren eskutik.

Dokumentuaren akzioak