Dokumentuaren akzioak
Käfig taldearen 'Recital', Dantzaldia hasteko
Mourad Merzoukiren konpainia Euskaldunan izango da gaur 20:00etan
Käfig hitzak kutxa esan nahi du arabieraz eta alemanez, eta horrela deitu zuen La Villeteko hiri topaketetan aurkeztu zuen lehen koreografia. Lan hark onarpen handia lortu zuen ikusleen eta profesionalen aldetik. Geroago, eta Lyongo Maison de la Danseko zuzendarien eta Saint Priesteko Theo Argenceko Kultur Zentroaren laguntzarekin, konpainiak pieza gehiago sortu eta zenbait bira egin zituen.1997an, Mourad Merzoukik, Josete Baizekin eta Plaze Blanche konpainiarekin elkarlanean arituz eginez, dantza modernoko lau dantzari zituen koreografia landu zuen. Hurrengo urtean, Recital estreinatu zenean, konpainiaren ildo artistikoaren originaltasuna baieztatu zen, eta hiru urte iraun zuen bira hasi zuen taldeak mundu osoan. Zuzendariak berak esan duenez, bira hark aukera eman zion beste artista batzuk ezagutzeko eta ideiak trukatzeko, eta horrela sortu ziren Pas à pas, Hegoafrikako Siwel Sanka konpainiaren elkarlanaren bitartez; edo Cabaret urbain, zortzi aktore eta lau dantzarirekin.Konpainiaren barruan nabarmena da zuzendariak duen pisua eta sona. Mourad Merzouki hip-hop estiloaren lengoaiaren berritzaile gisa ari da 1996tik. Probokazioaren bidez, pluraltasun koreografiko, eszenikoa eta estetiko handia eraman du eszenara.Käfig konpainia ere ezagunenetakoa da egun, mundu osoan, estiloa sailkaezina lortu duelako, eta, sorburuak ukatu gabe, hip-hop mugimendua audientziarekin uztartu duelako. Dantzariak Karim Bedaouddia, Kade Belmoktar, Brahim Bouchelaghem eta David Pagliaroli dira, besteak beste.
Dokumentuaren akzioak