Dokumentuaren akzioak
Kabia Teatro eta Teatre de l`Enjolit konpainien eskutik hasi da BAD
Atzo hasi zen BAD – Bilboko Dantza eta Antzerki Garaikidearen Jaialdia, Kabia Teatro eta Teatre de l'Enjolit konpainien eskutik. Hain zuzen ere, ostegun honetan hasi da La Fundicion aretoren XXIII. edizioa, "El alimentos de las moscas" antzerki-ikuskizunarekin. Horrela, datorren igandera arte, urriak 24, Bilbo zuzeneko arteen proposamen abangoardistez beteko da.
Antzezlan hau Kabia Teatro eta Teatre de l'Enjolit konpainien proposamena da. Lehenengoa Bilbon jaio zen 2006an ikerketa-gune gisa, eta bere ikuskizunetak eszenaratzearen alderdi guztiak zaintzen dituzte, objektuen, testuaren, musikaren, aktoreen ekintzaren eta argiztapenaren artean harreman organiko, bizi eta ez-hierarkikoa sortuz.
Teatre d l'Enjolit, bestalde, 2007an Institut del Teatrek lan eta esperimentazio talde gisa abian jarri zuen Bartzelonako antzerki konpainia bat da. "Potser somniar" bere lehen lanaren ondoren (Institut del Teatreren 2007ko Adrià Gual Saria jaso zuena), bere ibilbidea bere ildoa definituz joan da: gaurkotasunarekin konprometitutako antzerkia, sutsuki kritikoa, zorrotza eta energetikoa.
BADek bere programazioarekin aurrera jarraituko du datorren urriaren 24ra arte. Dantza garaikidearen, arte bizien, antzerkiaren, performancearen, dramaturgia berrien edo tailerren proposamenak honako hiriko eszenatoki hauetan izango dira: Bilborock Aretoa, Harrobia Aretoan, Campos Antzokian eta bere Cúpula Aretoan, Berreginen Museoan eta Fundición Aretoan.
BAD jaialdiaren edizio berri honetan 20 konpainiak hartuko dute parte, horietatik 10 euskaldunak: Kabia Teatro, Nerea Martínez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andrés, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazario Díaz, Colectivo V.A.L.A, Koldo Arostegui eta Cielo Raso).
Izan ere, jaialdiak apustu sendoa egiten du tokiko talentua ospatzearen eta babestearen alde, eta berrogei euskal artista inguruk parte hartzen dute bertan. Artista horiek, estatuko hogeita hamar artistarekin eta nazioarteko hamar artistarekin batera, hiria artezale guztien gozamenerako proposamenez beteko dute.
Dokumentuaren akzioak