Dokumentuaren akzioak
Kabareta eta arte garaikidea
Bi genero erabat ezberdinen arteko hibridoa taularatzen ari da Vero Cendoya dantzari katalana
Ruben Cardoso da transformista. Gaur, drag queen
esango genioke Cardosok egiten duenari, baina bera 1970eko Bartzelonako
kabaret girotik dator. Artista El Molino, Gambrinus eta Bodega Bohemia
aretoetan aritua da, besteak bestek, eta 30 urteko esperientzia du
halako ikuskizunetan. Kultura askotan daukate transformismoa artetzat.
Japoniako kabuki antzerkian, onnagata deiturikoak daude,
eta Txinako opera tradizionalean, emakumezkoarena egiten duten
gizonezkoak. Europako antzinako antzerkian ere, bazen horrelakorik,
baita Euskal Herriko antzerkigintzan ere.
Cendoya Bartzelonan
jaio zen. Dantzari izateaz gain, ilustratzaile eta margolari gisa egiten
du lan. Bartzelonako Antzerki Institutuan dantza garaikidea ikasi zuen,
eta David Zambrano, Jenifer Monson, Jeremy Nelson, Kristie Simson, Katy
Duck eta Julyen Hamilton irakasleekin aritu zen, besteak beste.
ANTAGONICS
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Fundicion aretoan, Bilbon.
Ruben Cardoso transformista eta Vero Cendoya dantzaria.
Dokumentuaren akzioak