Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kabalkadan parte hartuko du Oinarinek, Aiherran

Dokumentuaren akzioak

Kabalkadan parte hartuko du Oinarinek, Aiherran

Hilaren 22an eta 29an, Kabalkada egingo da Aiherran. Bertan parte hartuko du Antzuolako Oinarin dantza taldeak ere. Ikuskizunean, kantua, dantza eta antzerkia izango dira nagusi. Sarrerak salgai daude jada.
Egilea
Maider Arregi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2019/09/02
Lotura
Goiena

200 lagun baino gehiagok parte hartuko du Aiherran egingo den Kabalkadan. Irailaren 22an eta 29an egingo da, 16:00etatik 18:30era bitartean. Autobusa egongo da bertara joateko. Sagastitik irtengo da 12:30ean. Prezioa 15 eurokoa da eta 12 urtetik beherakoendako doakoa da. Izena, udaletxean edo kultura@antzuola.eus helbidean eman daiteke. Lehen saiorako azken izen-emate eguna hilaren 15a da. Bigarrenerako, aldiz, hilaren 22a da azken eguna. 

 Kabalkadan parte hartuko du Oinarinek, Aiherran

Dokumentuaren akzioak