Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Julio Bocca eta Ballet Argentinarra, Bilbon eta Donostian ‘Tango’rekin

Dokumentuaren akzioak

Julio Bocca eta Ballet Argentinarra, Bilbon eta Donostian ‘Tango’rekin

Arriagan ikuskizuna aurkeztu ondoren, Donostiako Kursaalera abiatuko da

Egilea
E. Press
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2003/06/03

Bilbon izan ondoren Donostiako Kursaalean ariko dira ekainaren 7 eta 8an.



Bocca eta bere taldearekin batera igoko dira taulara bi abeslari eta Julian Vatek zuzenduriko zortzi musikariren orkestra bat. Saioak, Bilbon, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, 9 eta 30 euro bitarteko salneurriekin; Donostian ordu berean hasiko dira fun-tzioak eta salneurriak 27, 21, 14 eta 10 eurokoak dira.



Ordu eta erdian zehar, Argentinako tango ezagunenak eta onenak interpretatuko dituzte ohol-tza gainean. Ana Maria Stekelmanen koreografiarekin, “Pavadita”, “Negracha”, “El día que me quieras”, “Naranjo en flor”, “Oblivion”, “Invierno Porteño”, “Romance del diablo”, “Michelangelo 70” eta “Años de soledad” bezalako piezak entzun eta ikusi ahal izango dira. Musika hauen egileak Astor Piazzolla, E. Arolas, S. S. Discépolo eta Carlos Gardel dira, besteak beste.



“Bocca tango” ikuskizuna sei astez an-tzeztu zuten Buenos Airesko Maipo Antzokian, hiriburu argentinarreko tradizio handiko antzokian, eta 50.000etik gora ikusle bildu zituen.



Julio Bocca (Buenos Aires, 1967) lau urterekin hasi zen ikasten eta hurrengo urtean Colon Antzokiko Artearen Institutu Nagusian sartu zen. 1982an ekin zion bere ibilbide profesionalari, Venezuelako Teresa Carreño Fundazioko dantzari gisa eta baita Rio de Janeiroko Udal Antzokian.



Urtebete geroago bere mailako Urrezko Domina jaso zuen Moskuko Nazioarteko Dantza Lehiaketan, bere ibilbideari nazioarteko maila aitortuz. 1986an, American Ballet Theatre delakoaren lehen dantzari bezala kontratatu zuten, eta ordutik hona talde horretan jarraitzen du, urtero Metropolitan Opera House famatuan dantzatuz.



Aldi berean, Londresko Royal Balletan, Moskuko Bolshoi Balletan, Milango Alla Scalan, Osloko Operaren Balletan, Danimarkako Royal Danish Balletan, Parisko Operaren Balletan edota Buenos Airesko Colon Antzokian dantza-tzen du gonbidatu gisa.



1990an bere ballet propioa sortu zuen: Ballet Argentinarra. 1997an bere estudio propioa inauguratu zuen, Ballet Argentinarraren egoitza berberan. Bere balleta sortu zuenetik mundu guztia zeharkatu du bira eginez.



Taula gainean Julio Boccarekin batera Alberto Bianco, Cecilia Figaredo, Viviana Vigil, Hernán Piquín, Vinceno Capezzutto, Lisandro Casco, Miguel Moyano, Lucas Oliva eta Benjamin Parada dantzariak arituko dira.

Dokumentuaren akzioak