Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Julian Iruretagoiena azkoitiar abarketagilea omendu zuten joan den astean Elgoibarren

Dokumentuaren akzioak

Julian Iruretagoiena azkoitiar abarketagilea omendu zuten joan den astean Elgoibarren

Azkoitiar abarketagilea urte askotan ibili zen dantzarientzako abarketa bereziak egiten eta konpontzen eta bere alarguna eta seme-alabak oholtzara igo ziren lora erromiletea jasotzera

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2016/07/27
Lotura
Diario Vasco

Joan den ostiralean, Elgoibarren, Nazioarteko Dantza Jaialdia ospatu zen. Bertan, Elgoibarreko Haritz Euskal Dantzari Taldeak Julian Iruretagoiena izan zena omendu nahi izan zuen.

Azkoitiar abarketagilea urte askotan ibili zen dantzarientzako abarketa bereziak egiten eta konpontzen eta bere alarguna eta seme-alabak oholtzara igo ziren lora erromiletea jasotzera.

Elgoibarko kiroldegian eskainitako emanaldian, Afrika, Hegoamerika eta Elgoibarreko dantzari eta musikariak aritu ziren. Hauen dantza eta erritmoaz gain, Euskal Herriko eta Errioxako dantza mota ezberdinak ere entzun eta ikusi ahal izan ziren bertan.

Julian zenaren senideak Elgoibarreko omenaldian.

Dokumentuaren akzioak