Dokumentuaren akzioak
Julia Sutton hil da, berpizkunde dantzak euskal dantzekin lotu zituen ikertzailea
Hiru dantza-libururen berrargitalpenak zuzendu zituen: Thoinot Arbeauren Orchesography(1589), Fabritio Carosoren Nobilta Di Dame (1600), André Lorinen Livre De Contredanse(2008). Frabritio Caroso dantza-maisu italiarren Nobilta Di Dame (1600) liburuareningeleserako itzulpenean argitaratu zuen Suttonek euskal dantzei aipamena.
Suttonek herri-dantzen eta gorteetakoaren arteko lotura zenbaterainokoa den azaldu nahi izan zuen liburu horretako pasarte batean. Mendebaldeko dantzaren historiari begiratuta, baieztatu zuen gorteetako adierazpide artistikoek beti jakin izan zutela folkloretik interesgarriak zitzaizkien ideiak hartzen; eta alderantziz, klase apalagoek ere imitatzen zituztela gustu aristokratikoak.
“Badirudi XVI. mendean gorteetako dantzak eta herri dantzak banatzen dituen lerroa, etxe onekoek dotoretasunari, estiloari eta teknikari arreta gehiago eskaintzeak sortutako banaketa besterik ez dela” idatzi zuen Suttonek. Gainontzean, elementu komun asko ikusten zituen Europa osoan. Italiako tarantella pausoak, Ingalaterrako Morris dantza, Balkanetako eta Greziako dantzak… Denak ere nolabait lotuta zeuden Berpizkundeko gorteetako dantzekin. Ez maila berean, hala ere: “Antzekotasun biziena euskal dantzetako gizonezkoen teknika birtuosoan dago”.
Dokumentuaren akzioak