Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Julia Fernandez Zabaleta pastorala ikusteko doako gonbidapenak eskuratu daitezke

Dokumentuaren akzioak

Julia Fernandez Zabaleta pastorala ikusteko doako gonbidapenak eskuratu daitezke

Egilea
Unai Lako Goñi
Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2024/10/02
Lotura
Euskalerria Irratia
Argazkia: Aritz Ibañez

Urriaren 12an taularatuko den antzezlanaren sarrerak Kondestablearen Jauregian hartu daitezke 9etatik 14etara eta 17etatik 21etara

Burguen plazan izango da Julia Fernandez Zabaleta-Emakume aitzindariak euskarazko pastorala larunbatean, urriak 12, goizeko 11tan. Aurretik, Alde Zaharreko hainbat karriketan kalejira egingo dute, 10:30etik aurrera.

Ikuskizuna, Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak ekoitzi du eta Iruñeko Udalak sustatu. Mikel Tabernak idatzi zuen testua eta Ihitz Iriart da erregentea. Antzerkia, musika, kantua eta dantza uztartzen dituen euskarazko lana da, XX. mendearen lehen herenean euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko giltzarri izan zen Julia Fernandez Zabaleta irakaslearen omenez. Antzezpenean 30 interprete baino gehiagok, 10 musikarik eta bi bertsolarik hartuko dute parte.

Maiatzean antzeztu zuten estreinakoz Julia Fernandez Zabaleta. Emakume aitzindariak pastorala. Hiru orduko iraupena duen ikuskizunak, pastoralaren oinarriak hartu ditu, esentzia bereganatu du, baina egitura aldatu diote, nabari dadin Iruñeko euskal jendeak egin duela.

Dokumentuaren akzioak