Dokumentuaren akzioak
Julen Murgiondo eta Saioa Galartzak irabazi dute Hernaniko Gazteen XX Dantza Txapelketa
«Nahiko parekatuta ibili dira bikoteak», azaldu dute Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko epaileek
“Nahiko parekatuta ibili dira bikoteak”, azaldu dute Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko epaileek, baina azkenik, “erritmoa, abiadura eta mugimenduen dotoretasuna bezalako xehetasunak kontuan hartuz”, Julen eta Saioak merezita irabazi dute Hernaniko txapelketa. Bigarren, Julen eta Nagore Berrondo, errezildarrak; hirugarren, Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak; laugarren, Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezotarrak eta bostgarren, Aitor Uzkudun eta Leire Izmendi errezildarrak.
Hernaniko Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, 20garren aldiz egin da txapelketa hau Hernanin eta aurten, aurreko urtean baino dezente dantzari gehiago izan dira. Hala ere, azken urteetan gertatu bezala, oraindik ez da hernaniarrik dantzan ikusteko aukerarik izan, Azkoiti, Azpeiti, Errezil, Bergara eta Lezoko dantzariak aritu direlarik.
Dokumentuaren akzioak