Dokumentuaren akzioak
Juanito Agirre dantzari, margolari eta zinegotzi ohia hil da
01:30 inguruan hil da Agirre, bere garajean eduki duen istripuan. Autoa sartzeko atea giltzaz zabaltzera zihoala, bere gainera etorri zaio autoa eta hormaren kontra harrapatu du.
Politikagintzan egin zuen ekarpenagatik ezaguna bazen ere, kulturarekiko afizionatu handia zen. Kriskitin dantza taldearen sorreran egon zen, adibidez. Margolaritza ere gustuko zuen, eta gaur egun Kurutziaga akademiako ikasle zen. Bere lanak jendaurrean ere erakutsi izan zituen. Ofizioz komertziala izan zen.
Erreakzioak
Dani Maeztu zinegotziak (EH Bildu) penaz hartu du notizia. "Sekulako pena eta galera da, gainera era mingarrian izan da. Barru oso onekoa zan, beti laguntzeko prest. Nik lau urtez soilik kointziditu nuen beragaz, baina erlazio ona egin genuen eta sekulako pena hartu dut".
Ander Gorrotxategi Durangoko EAJko presidenteak ere koalizioan joan zirenean Agirregaz lan egin zuen, eta atsekabez hartu du albistea. "Beti harreman oso ona eduki dugu beragaz. Koalizioan ere, bere ideiak mantenduz, baina oso leiala izan zen. Hurbileko pertsona zen, ona, berbatia, beti umore onez egoten zena". EAJren izenean doluminak helarazi dizkio familiari.
69 urteko gizonezko bat hil da garajeko atean autoak harrapatuta
Dokumentuaren akzioak