Dokumentuaren akzioak
Juan Mari Beltranek 'Hots-larretan' diskoa plazaratu du
Era askotako doinuak bildu ditu bertara, baita putre-hezur batez egindakoak ere
Syntorama diskoetxearen bidez plazaratu du emaitza. Eta diskoan produktore-lanean, berriz, Suso Saiz entzutetsua jardun da, Beltranen azkenaldiko diskoetan bezalaxe.
Hilaren 19an Oñatiko Santa Ana aretoan entzun ahal izango dira diskoko soinu eta doinuak. Grabazio honetan ageri ez diren osagai batzuk ere han izango dira, hala nola Kukai taldeko dantzari batzuen urratsak eta Andoni Salameroren errezitaldi batzuk.
Ibilbide benetan luzea duen musikaria da Juan Mari Beltran (Etxarri-Aranatz, 1947). Diskoak dozenatik gora argitaratu ditu. Gazte-gaztetan, Etxarri-Aranatzen ibili zen txistulari. Ondoren, Argia taldean musikari egon zen. Hernaniko Musika Eskolan alboka, dultzaina, txalaparta eta txistuaren irakasle ibili da hainbat urtez. Euskal Musika tradizionalaren gaur egungo ikerle garrantzitsuenetarikoa da, eta Oiartzunen badu ikerketa-zentroa, Herri Musikaren Txokoa deritzana, non mundu osoko soinu-tresnen bilduma oso zabala ere baduen.
'Hots-larretan' ikuskizuna. / SARA SANTOS
Dokumentuaren akzioak