Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzariari buruzko dantza-ikuskizuna, Andoainen

Dokumentuaren akzioak

Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzariari buruzko dantza-ikuskizuna, Andoainen

Urnietako Egape Dantza Taldeak eta Anabas Musika Taldeak Zuria, gure erara izenburuko ikuskizuna aurkeztuko dute, maiatzaren 22an, Andoiango Bastero antzokian.
Egilea
111 Akademia
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/05/14
Lotura
Nontzeberri

Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzariaren gaineko obra da, eta 111 Akademiaren sortzaile Mari Juli Azkue zenaren omenez taularatuko da, izan ere, emanaldia 111 Akademiak sustatu du.

Dantza ikuskizuna Edu Muruamendiarazek zuzendu du, Luis Mari Zalduak eta Mikel Agirregomezkortak idatziriko testuan oinarrituta. Azken hori antzezpen eta eszena zuzendaritzaz ere arduratu da, eta musika Antton Jauregik zuzendu du.

111 Akademiaren arabera, “Iztueta, dantzari fina, pentsakeraz aurrerazale eta liberala zen baina bertako usadio eta folklorearen babesle sutsua, bizitza oso gorabeheratsua izan zuen eta bere bi idazlan nagusiek arrasto sakona utzi zuten bere garaiko euskaldunen artean, baita ondorengo belaunaldien artean ere”.

1824an Gipuzkoako dantzen bilduma plazaratu zuen, Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira..., bai eta Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia ere, Gipuzkoako historia jasotzen duena.

Bada, dantza-ikuskizunaren xedea da, Iztuetaren obra eta garaiko Gipuzkoa ezagutaraztea.

Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzariari buruzko dantza-ikuskizuna, Andoainen

Dokumentuaren akzioak