Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Diego Botto, Lucia Lacarra eta Iratxe Ansa, Max sarien finalisten artean

Dokumentuaren akzioak

Juan Diego Botto, Lucia Lacarra eta Iratxe Ansa, Max sarien finalisten artean

Juan Diego Bottoren ‘Una noche sin luna’ antzezlanak Max sarietako faboritoa dirudi, lau sari nagusietarako hautagaia baita. Aurtengo edizioan lehiatuko diren 20 kategorietako finalisten artean zenbait euskal egile daude, Ignacio del Moral, Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrús legez.
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2022/04/25
Lotura
Naiz

 

Juan Diego Bottok Gasteizen estreinatu zuen lan hau.
Juan Diego Bottok Gasteizen estreinatu zuen lan hau. (Sergio PARRA | ARRIAGA ANTZOKIA)

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak astelehenean bere XXV. edizioan lehiatuko diren 20 kategorietako finalistak eman ditu jakitera. SGAE Fundazioak antolatutako sarien helburua Estatu espainiarreko Antzerki eta Dantza profesionalen talentua bultzatzea eta saritzea da, denboraldiko ikuskizunak sustatzeaz gain.
 
Edizio honetan izena eman duten 449 ikuskizunetatik 179 hautagai suertatu dira. Horietatik 38 ikuskizun baino ez dira iritsi azken fasera. Finalistak, aldiz, 65 izango dira.

‘Una noche sin luna’ 2020ko azaroan estreinatu zen Gasteizen. Juan Diego Botto berak idatzi eta protagonista duen antzezlana Sergio Peris-Menchetaren zuzendu du eta Max sarietarako faboritoa izango da, zalantzarik gabe. Lau sari garrantzitsuenetarako hautagaia da: Ikuskizun Onena, Zuzendaritza Onena, Aktore Onena eta Antzerki-egile Onena. 

Antzezlan kitzikagarri hau iaz Bilbon eta Donostian ikusi ahal izan zen; aurtengo urtarrilean Gayarre antzokian.

Juan Diego Bottok (Argentina, 1975) 2021eko espainiar Antzerki Sari Nazionala jaso zuen, besteak beste, «entzule guztiengana hizkuntza argi eta sinple baina poesiaz beteriko baten bidez iristeko» duen gaitasunagatik. ‘Una noche sin luna’ Federico García Lorcaren bizitzaren eta lanaren alderdi ezezagunenak azaltzen dituen obra da.
 
Euskal finalistak

Euskal hautagaiei dagokienez, finalera iritsi direnak hauek dira: Ignacio del Moral (Antzerki egokitzapen edo bertsio Onena, ‘El viaje a ninguna parte’ lanagatik, Arriaga Antzokiko ekoizpenarekin), Lucia Lacarra (Dantzako emakumezko interprete Onena ‘In the still of the night’ koreografiagatik), Iratxe Ansa, Igor Bacovich-ekin batera (Koreografia Onena ‘CreAcción’ lanagatik), eta Sandra Ferrús (kasu honetan kategoria bitan, hots, Egile berri Onena eta Emakumezko aktore Onena ‘La panadera’ lanagatik).

Horiez gain, Dimegaz, ‘Harria herria’ lanagatik kaleko ikuskizun onenaren Max Sarirako hautagai dugu, eta Anita Maravillas & Portal 71, Haurrentzako, gazteentzako edo familientzako ikuskizun Onenaren Max Saria ‘Las Cotton’ lanagatik irabazteko aukera izango du, bide batez.
 
Aurtengo edizioaren irabazleak datorren ekainaren 6an jakinaraziko dira, Maóko Antzoki Nagusian ospatuko den emarian, Illes Balersko Gobernua, Menorcako Consell Insularra, Menorcako Turisme Fomente Fundazioa, Kultura eta Kirol Ministerioa INAEM delako Instituaren bidez, baita Eulen eta Ernest & Young taldeen kolaborazioarekin ere. Ekitaldia 20.00etatik aurrera emango du RTVEko La 2 kateak, Canal Internacional eta RTVE Play kateen bidez ere zabalduz.
 
Lehiaketako 20 hautagaitzez gain, bi sari berezi ematen dira: Ohorezko Max Saria, José Luis Alonso de Santos antzerkigile eta zuzendari eszenikoaren ibilbidea nabarmendu dena aurten, eta Max Sari Soziala delakoa, Caídos del Cielo Paloma Pedrero antzerkigileak sortutako GKEaren lana aitortzen duena. Bien berri eman du jada antolakuntza batzordeak.              

Dokumentuaren akzioak