Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Carlos Garciak garaikurrak eskuratu ditu Retro Dantzen Frantziako Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Juan Carlos Garciak garaikurrak eskuratu ditu Retro Dantzen Frantziako Txapelketan

Egilea
Ihintza Elustondo
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2021/10/26
Lotura
Uztarria
Garcia, eskuinean.

Azpeitiko Dantzaki eskolako bi bikote aurkeztu ziren txapelketara, horien artean Juan Carlos Garcia azkoitiarrak. Dantza modalitate desberdinetan parte zuen hark, eta sariak eskuratu zituen Ines Izagirrerekin batera.

Retro Dantzen Frantziako Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Senperen (Lapurdi), eta Juan Carlos Garcia dantzari azkoitiarra saritu zuten bertan. 50 eta 60 urte artekoen mailan lehiatu zen Garcia Ines Izagirre Azpeitiko bizilagunarekin batera. Bachata dantzan lehen postua lortu zuten Garciak eta Izagirrek, eta salsa dantzan, aldiz, hirugarren sailkatu zen bikotea.

Dokumentuaren akzioak