Areto dantzen Espainiako txapelketan parte hartu zuen atzo, larunbata, Juan Carlos Garcia dantzari azkoitiarrak. Fuenlabradan (Madril) jokatu zuten txapelketa, eta Dantzaki dantza eskolako kide gisa aritu zen lehian Garcia, Ines Izagirrerekin bikotea osatuta. Lehen hiru postu lortu zituzten 50 eta 60 urtekoen artean. Hain zuzen ere, nagusi izan ziren bachata, chachacha eta salsa modalitateetan.
Azpeitiko Dantzaki dantza eskolakoek areto dantzen Espainiako Txapelketan bost sari eskuratu zituzten denera. Garciak-eta lortutako hiru sariez gainera, Uxoa Ibarretak eta Aritz Fernandezek 18 eta 30 urtekoen artekoetan bi lehen postu eskuratu zituzten, salsakoa eta bachatakoa.