Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Carlos Garcia txapeldun, Kantabriako areto dantzen txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Juan Carlos Garcia txapeldun, Kantabriako areto dantzen txapelketan

Egilea
Ihintza Elustondo
Komunikabidea
Maxixatzen
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2022/11/15
Lotura
Maxixatzen
Dantzaki eskolako dantzariak, garaikurrak eskuetan dituztela.

Areto dantzen Kantabriako txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Juan Carlos Garcia herritarra aurrena sailkatu da bachatan eta salsan, 50 eta 60 urte artekoen mailan, Ines Izagirre bikote duela.

Areto dantzen Kantabriako txapelketa jokatu dute asteburuan Torrelavegan (Espainia), eta Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzarik parte hartu dute lehian. Gainera, hainbat sari eskuratu dituzte eskola horretako ordezkariek. Juan Carlos Garcia azkoitiarra eta Ines Izagirre 50 eta 60 urte artekoen mailan lehiatu dira, eta aurrena sailkatu dira bachatan eta salsan. Aritz Fernandez eta Uxoa Ibarreta 18 eta 30 urte artekoen mailan lehiatu dira, eta haiek ere lehen postuak eskuratu dituzte bachatan eta salsan. Era berean, 10 eta 14 urte artekoen mailan lehiatu da Peru Segurola. Libe Larrañagarekin dantzatu du bachata, eta bigarren postua eskuratu dute; salsa, berriz, Maren Uriarekin egin du, eta hirugarren sailkatu dira.

Dokumentuaren akzioak