Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Antonio Urbeltz sarituko du aldundiak

Dokumentuaren akzioak

Juan Antonio Urbeltz sarituko du aldundiak

Gipuzkoako Urrezko Domina emango diote dantzari eta koreografo donostiarrari.

Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/11/18
Lotura
Irutxuloko Hitza

Juan Antonio Urbeltzek Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du, Diputatuen Kontseiluak ematen duen errekonozimendu gorena, hain zuzen ere. Dantza eta folklore ikertzailea da Urbeltz, baita dantzaria eta koreografoa ere, eta egindako “ekarpen emankor eta aberatsagatik” erabaki du saritzea aldundiak. Iruñean jaioa da Urbeltz, baina hilabete bat besterik ez zuela Donostiara etorri zen bizitzera bere gurasoen eskutik; egun ere bertan bizi da, Marian Arregi emaztearekin batera. Senar-emazteek dantza tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi du aldundiak, folklorearen ikerkuntzan egin duten ekarpena sarituz.

Argia dantza taldeko zuzendaria da Urbeltz, eta berari saria emateko hainbat arrazoi nabarmendu ditu Imanol Lasa aldundiko bozeramaileak: Gerrak eragindako haustura gaindituta, ikerkuntza eta landa lanaren bitartez trasmisioa mantentzea lortu duela; 1980eko hamarkadatik aurrera egindako sorkuntza lanak; Euskal Herriko beste zenbait dantza talderekin egindako elkarlana; dantzaren dibulgazioan egindako lan handia; balore sendoetan oinarrituta egindako ibilbidea eta ekarpenak.

Juan Antonio Urbeltz saritzearekin batera, euskal dantzaren sektore osoari errekonozimendua adierazi nahi izan dio Gipuzkoako Foru Aldundiak “euskal komunitate kohesionatu bat sortzeko dantzak egin duen ekarpena sekulakoa izan delako”. Abendu erdialdean jasoko du saria.

Joan den apirilean, XIII. Dantza Sariak banatu zituen Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak. Bertan, Ikerkuntza Saria jaso zuten Urbeltzek eta Arregik. IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa zabala egin zion Urbeltzi, sariaren harira.

Juan Antonio Urbeltz

(Argazkia: Estitxu Zabala)

Dokumentuaren akzioak