Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka JTK Lazkaun taldeak Lazkaoko inauteriak berreskuratu nahi ditu

Dokumentuaren akzioak

JTK Lazkaun taldeak Lazkaoko inauteriak berreskuratu nahi ditu

Komunikabidea
Goierri Irrati Telebista
Tokia
Lazkao
Mota
Albistea
Data
2025/01/24
Lotura
Goierri Irrati Telebista
Lazkaoko mozorroak 1950. urtean, herriko plazan

Desagertutako ohitura berpizteko inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 28an

JTK Lazkaun eta Oin Arin Dantza taldeek Lazkaoko inauteriak berreskuratzeko ekimena jarri dute martxan eta horren parte izateko gonbitea zabaldu dute:

"Erabat desagertu den ohitura bat izan zuen Lazkaok duela 60-70 urtera arte, inauteriak ospatzeko. Mozorroak deituriko pertsonaiak etxerik etxe eta kalez kale dantzan eta eskean ibiltzen ziren. 1960 inguruan eten zen ohitura berreskuratu nahi dugu."

1960 inguruan eten zen ohitura berreskuratzeko, otsailaren 28an inauteriak ospatuko dituzte herrian eta haur, gazte eta heldu gonbidatu ditu taldeak egun berezian parte hartzera. Horretarako, bi entsegu egun ezarri dituzte LH-HH eraikinean otsailaren 14 eta 21ean arratsaldeko 17:30ean.

Izena emateko GALDETEGI HAU erantzun behar da eta informazio gehiago nahi izanez gero, oinarinlazkao@gmail.com helbidera idatziz jaso daiteke.

Dokumentuaren akzioak