Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Joxemiel Bidador' pastoralak irabazi du Lamien Urrezko Orrazia saria

Dokumentuaren akzioak

'Joxemiel Bidador' pastoralak irabazi du Lamien Urrezko Orrazia saria

Zaldiko Maldiko elkarteak eskaini dio, euskararen eta euskal kulturaren alde egiteagatik. Asto masto saria -garaikur txarra- Afapnak eta CCOOk eraman dute, hezkuntzan "euskararen kontra" aritzeagatik.

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2016/03/09
Lotura
Euskalerria Irratia

Jon Alonso idazleak hartuko du saria, Joxemiel Bidador-Iruñeko Euskaldunak Pastoralaren testugileak.

Prentsa ohar baten bidez azaldu duten zergatik eman dioten saria.

"Kalitatezko lan handi eta eredugarria, Iruñeko euskal jendea euskaraz auzolanean aritzera ahalbidetu duen egitasmo gogoangarria, joan den urriaren 10eko estreinaldian denok ikusi genuen bezalaxe. Emaitza, beraz, zoragarria, baina baita emaitzara iritsi arte egindako lan oparoa, auzolan erraldoia, 70 bat lagun agertokian, jende asko inguruan ere lanean (gehienak Iruñekoak eta Iruñerrikoak), eta lankidetza eder hori goraipatu nahi dugu, aurrera begira ere fruitu onak emanen dituelakoan. Eta mamiari begira ere Pastorala garrantzitsua izan da, Joxemiel Bidador ikerlari, filologo, dantzari, idazle eta euskaltzalea omentzearen bidez, hiriburuko euskaldunei gorazarrea egin zaielako, iraganekoei nahiz egungoei; azken buruan, Iruñea betidanik euskaldunon Hiri Buruzagia izan dela aldarrikatu baita, eta aldarrikatu, halaber,  merezi duen leku duina eman behar zaiola Iruñeko jende euskaldunari, pastoralean bertan esaten den moduan:Hemen jaio, hemen hazi, hemendik kanpo ezin bizi,Eta duena merezi,euskaraz adierazi".

Euskarari "kalte" egin diotenak

Bestalde, Asto masta saria, garaikur negatiboa, euskararen "kontra" aritzen direnentzako Afapnak eta CCOOk hartuko dute. "Hezkuntza munduko sindikatu batzuk aukeratu ditugu, udazkenean hasi eta atertu ez duen eraso bidegabearen bultzatzaileak direlako", azaldu dute.

Argazkia: 'Joxemiel Bidador' pastoraleko kideak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Dokumentuaren akzioak