Dokumentuaren akzioak
Joxemi Bidadorren omenezko pastorala egingo dute Iruñean
2010ean hil zen Joxemiel Bidador, historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindarraren omenez antolatu dute ikuskizuna. Iruñeko euskalgintzaren ikurretako bat izan zela-eta, antolatzaileek Bidadorren pertsonaren bidez Iruñeko euskaldunak omendu nahi dituzte: “Bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa”.
Iruñean ekoizten den lehengo pastorala da eta guztira laurogei lagun inguruk parte hartuko dute musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan: “Denak amateurrak". Gidoia Jon Alonsok idatzi du, kantuak Mixel Etxekoparrek sortu ditu eta zuzendari lanetan Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart ari dira.
Zuberoako pastoraletan oinarrituta badago ere antzezlanak berezitasunak ditu. 105 minutuko iraupena izanen du ikuskizunak. Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzanteek ere hartuko dute parte gonbidatu moduan.
Dokumentuaren akzioak