Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Joxan Lizarribar Berria Taldeko lehendakaria zendu da

Dokumentuaren akzioak

Joxan Lizarribar Berria Taldeko lehendakaria zendu da

Azken asteetan birus batek jota egon ostean zendu da Joxan Lizarribar. 90eko hamarkadan sartu zen ‘Egunkaria’ko Administrazio Kontseiluan eta 2003tik Berria Taldeko lehendakari zen. Ostegunean egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Donostiako Ibaeta auzoan.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2013/04/09
Lotura
Naiz

Joxan Lizarribar (Altzo, 1951) hil da. Azken asteetan birus batek jota ospitalean egon ondoren zendu da enpresari gipuzkoarra. Otsailetik, ‘Egunkaria’ren itxieraren hamargarren urteurrenaren ondotik zegoen ospitaleratua.

Adunako Kelsen lantegiko zuzendari nagusia zen eta aurretik komertzial buru izan zen. Lan arrazoiak medio, asko bidaiatzen zuen.

Euskalgintzarekin, ordea, lotura zuzena izan zuen Lizarribarrek, batez ere Ez Dok Amairu taldearen bueltan. Dantzari izandakoa zen, Añorgako Argia dantza taldean.

Kulturzalea, egungo sortzaileekin ere mantentzen zuen harremana, haien artean, Harkaitz Cano, Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberekin.

‘Euskaldunon Egunkaria’ko akziodun izandakoa, 90eko hamarkada amaieran Administrazio Kontseiluko kide izatera pasa zen.

‘Egunkaria’ren itxierarekin eta ondoren ‘Berria’ren sorrerarekin, EKTko (orain Berria Taldeko) lehendakari zen 2003tik.

Bere gorpua Errekaldeko beilatokian egongo da ostegun 13.15 arte eta hileta elizkizuna egun horretan izango da, 19.00etan, Ibaetako Espiritu Santua elizan.

Joxean_lizarribar

Joxean Lizarribar, 2010ean hartutako irudian. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Dokumentuaren akzioak