Dokumentuaren akzioak
Jota-fandango mintegia hilean behin Aritzbatalde kiroldegian Aiko taldearekin
Aiko taldearen interpretazio proposamena ezagutzeko
aukera bat, tradizioaren ezagupen sakonean oinarriturik,
jota-fandangoaren berezko mugimendu eta erritmo elemenduak sistema
propio batean antolatzeko asmoz. Horrela, behar bada, sistematizazioaren
bidez, ikasleari dantza inprobisazio lengoai bat sortzeko aukerak
emanez, tradizioan egin ohi denez. Azken batean, jotaren egitura
ezagutzeko proposamen bat horrela dantza bersortzeko, dantzarekin
olgatzeko.
Berdintasun saila
Gogoratu, Berdintasun Sailak ikastaro pare bat antolatu dituela. Izenak emateko, 943.005117 telefonoan edo berdintasuna@zarautz.org helbidean. Bertan eskainiko zaizue behar duzuen informazio guztia. Ikastaro bat 'Erotismoa, sexualitatea eta tratu oneko harremanak' izenburua darama, eta bigarrenak, 'Amona zaintzaileak: ni zaindu, zu zaindu'.
Dokumentuaren akzioak