Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Josu Mujikaren ‘Gogoaren hegalak’ Zornotza aretoan

Dokumentuaren akzioak

Josu Mujikaren ‘Gogoaren hegalak’ Zornotza aretoan

Dantza eta antzerkia nahasten ditu koreografo elgoibartarraren azken lanak

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2000/01/13

JOSU MUJIKA dantzari eta koreografo elgoibartarrak Zornotza aretoan aurkeztuko du bihar, gaueko 21:00etan, Gogoaren hegalak ikuskizuna. Dantza-antzerkitzat jo du Mujikak lan hori, eta joan den maiatzean estreinatu zuen, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Italiatik 90eko hamarkadaren hasieran itzuli zenetik Josu Mujikak prestatu duen bigarren koreografia da Gogoaren hegalak. Lan horretan pasioa eta eromena uztartzen ditu Mujikak, telebistaren eraginez fikzioa eta errealitatea nahasten diren mundu batean. Ateak zabalik ikuslearen irudimenarentzat.

Alde batetik, espazio itxi batean bizi den gizon bat azaltzen da ikuskizunean, eta bestetik, gizon ero baten barne mundua erakusten du, haren desioak eta haren beldurrak. Gogoaren hegalak, finean, bi ikuspegi aurkezten dituen dantza ikuskizun
askotarikoa da.
Josu Mujikak ez du esanahi bakarreko istoriorik kontatu nahi, eta, hori dela eta, ikuslearen irudimenari hainbat ate zabalik uzten dizkio. Horretarako, hainbat film ezagunetako doinuak tartekatzen ditu bere ikuskizunean dantzari eta koreografo elgoibartarrak.

Mujikarekin batera, Zuriñe Martinez de Luco dantzari gasteiztarrak parte hartzen du Gogoaren hegalak lanean. Mujikak bere kabuz antolatu eta ekoitzi du ikuskizuna. 90eko hamarkadaren hasieran Euskal Herrira itzuli aurretik, Belgikan eta Italian egin zuen lan Josu Mujikak. «Etapa bat bukatu zela sentitu nuen, eta horregatik itzulinintzen. Euskal Herriarekin harremana galtzen ari nintzen, eta ez nuen horrelakorikgertatzerik nahi», esan du dantzari elgoibartarrak.

Dokumentuaren akzioak