Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Joseba Sarrionandiaren poemak dantza bilakaturik

Dokumentuaren akzioak

Joseba Sarrionandiaren poemak dantza bilakaturik

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2021/04/27
Lotura
Nontzeberri

Apirilaren 29 eta 30ean, Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Kukai dantza taldeak Hnuy Illa dantza pieza eskainiko du Durangoko San Agustin kultur gunean. Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz eta Jon Maya koreografiaz. Pieza horretan Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariak dira.

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Ikuskizuna, Hnuy Illa, liburutik aukeratutako poemetan oinarritzen da.
Puzzle batean bezalaxe, pieza guztiak daude batuta, eta berebiziko ikuskizuna sortu dute, iradokizuna nagusi duen ikuskizuna taxutzeko. “Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika, eta pozkorrarekin”.

Hortaz, Hnuy illa lanarekin Joseba Sarrionandiak egindako lanaren errebisio gaurkotu bat proposatzen du Kukai Dantzak, 25. urteurreneko ospakizuna aprobetxatuz. Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa topatuko duzue. Eta Laboarekin batera, haren kidea den Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria.

Dokumentuaren akzioak