Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Joseba Juarez omenduko dute Igartzako dantzari egunean

Dokumentuaren akzioak

Joseba Juarez omenduko dute Igartzako dantzari egunean

Igartzako Dantzari Kofradiak irailaren 12an ospatuko du bere eguna.

Beasaingo dantzariak dagoeneko hasiak dira irailean ospatuko duten Igartzako Dantzarien Kofradiaren eguna antolatzen. Aurten, gainera, kofradiako kide izan zen Joseba Juarez dantzaria gogoratuko dute. Hala, bertako dantzariei ez ezik, Juarez «ezagutu, disfrutatu eta maitatu» zuten guztiei egin diete egun horretako ospakizunetan parte hartzeko deia.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/06/16
Lotura
Goierriko Hitza

Dantzarien Kofradiakoen hitzetan, Juarezek «buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi». Bere ibilbidea «hain zabala eta irekia izan zelako, bizitza oparo horretan egin zituen lagun guztiak» gonbidatu nahi izan dituzte. Kofradiaren arabera, «deialdia irekia» izango da; izan ere, «helburua Josebarekin egun polit bat pasatzea besterik ez da, dantzaren inguruan».

Antolaketa lanak
Irailaren 12an ospatuko dute Igartzako Dantzarien Kofradiaren eguna. Egun horri begira, parte hartu nahi duten guztiei antolatzaileekin harremanetan jartzeko deia egin diete, «dena ongi antolatzeko». Hiru modutara parte har daiteke: ezpata dantza eginez, segizioan parte hartuz edota segizioan eta ondorengo dantzetan parte hartuz. Ezpata dantzarako, lauzpabost entsegu egingo dituzte. Txistulariek eta gainontzeko musikariek ere parte har dezakete. Saioaren ondoren, bazkaria eta erromeria ere izango dira.

Dokumentuaren akzioak