Dokumentuaren akzioak
Joseba Altube izendatu dute Dantzarien Biltzarreko lehendakari
Barakaldoko Laguntasuna elkarteko presidentea da, eta Xabier Mendizabal ordezkatuko du
Altube 1977an hasi zen dantzan, eta aurreskulari ere aritu zen 80ko hamarkadan. Dantzari eta dantza irakasle, azken urteotan antolatzaile aritu da batik bat. Barakaldoko Folklore Jardunaldiak antolatzen aritu zen, 1984 eta 2004 bitartean. Horretaz gain, Barakaldon 1900 eta 1950 artean izandako kultur tradizionalen adierazpenen inguruko azterketa etnografikoa egin du.
Dokumentuaren akzioak