Jose Luis Zarrabeitia 'Urtain' pertsona oso maitatua zen dantzaren munduan. Horregaitik, herrikideek, txistulariek eta dantzariek bere agurrean parte hartu dute. Txistu, atabal eta txilin doinurik ezin zen falta 'Urtain'-en omenaldian. Bertsolariek ere parte hartu dute. Kalejira egin ostean, belaunaldi ezberdinetako herriko dantzariek dantzan egiten dute. Senitartekoek ere hitza hartu dute atabalaria gogoratuz.
'Urtain' umetan hasi zen atabala jotzen, eta 12 urtegaz bazebilen plazarik plaza. Julian Azkarate 'Txanbolin' txistulariagaz ikasi zuen umetanAzkenengo urteetan Durangoko, Iurretako eta Abadiñoko txistulariekin jardun zuen.
Joan zen urrian Jaizale txistulari elkarteak omenaldi hunkigarria egin zion atabalariari. Durangoko jaiak zirela aprobetxatuz, eskualdeko txistulari eta atabalariak batu ziren.