Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jose Ignazio 'Piter' Ansorenak erretiroa hartu du

Dokumentuaren akzioak

Jose Ignazio 'Piter' Ansorenak erretiroa hartu du

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/10/02
Lotura
Irutxuloko Hitza
piter-ansorena
Jose Ignazio 'Piter' Ansorena, Donostiako Udaleko Txistulari Bandarekin emandako azken kontzertuan, igandean. (Argazkia: Bingen Zupiria, X sare sozialaren bidez)

Jose Ignazio Piter Ansorena Miner txistulari donostiarrak erretiroa hartu du, eta igandean eskaini zuen bere azken kontzertua Donostiako Udaleko Txistulari Bandarekin. Bandako zuzendaria izan da azken hamarkadotan, eta euskal musika tradizionalaren ikerketan ere ibilbide luzea egin du. Horrez gain, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo hirukotean ibilbide oparoa egin zuen, Mirri pailazoaren rolean.

Agur ekitaldi diskretua izan zen Ansorenarena, bandaren iganderoko kontzertuen ikasturte hasierarekin bat eginez. Gainera, larunbat honetan (hilak 7) Donostian antolatu duten Dantzari Egunaren atariko gisa, euskal dantzei eskaini zieten igandeko kontzertua, eta, besteak beste, Goizaldi dantza taldekoek hartu zuten parte, taldearen 75. urteurrenaren ospakizunen barruan.

Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Ansorenaren ibilbidea aitortu zuten sare sozialetan:

 

 

 

Dokumentuaren akzioak